Ulertezina bada ere, Amaia eta Iker kondenatu dituzte okertu egin zirelako batere ezagutzen ez zuten emakume baten eta bi udaltzainen artean gertaturiko trafiko liskar batean, bitartekari-lana egiteko garaian.

AMESGAIZTO BATEN KRONIKA

2013
otsaila 19, 2013

GUZTIAREN SORRERA

GUZTIAREN  SORRERA

Trintxerpeko emakume bat musika eskolara doa 5 eta 6 urteko umeak jasotzera bere autoan. Euria ari du eta aparkatzeko lekurik ezin aurkituta dabil; azkenean garaje baten sarreran uzten du. Handik berehala, garajeko erabiltzaile batek atera egin nahi du, baina ezin duenez, Udaltzaingoari deitzen dio. Bi udaltzain agertzen dira.

otsaila 19, 2013

AUTOA IBILGETZEA

AUTOA  IBILGETZEA

Udaltzainek, goikoen aginduak jarraituz, ibilgailua ibilgetzen dute zepoarekin eta garabiari deitzen diote, baina garabia agertu baino lehen itzultzen da emakumea. Udaltzainek identifikatzen eta zigortzen dute emakumea, eta ibilgailuan joatea galarazten diote aldez aurretik isuna eta garabia ordaintzen ez baditu. Musika Eskolako gurasoek haserrezko hitz gogorrak esaten dituzte. Emakumea kexatzen da, udaltzainak iraintzera iristen da eta umeak ibilgailuan sartzen ditu. Hori ikusita, udaltzainek atzera egiten dute. Zepoa kendu eta alde egiten dute.

otsaila 19, 2013

ATESTATUA ETA SALAKETA

ATESTATUA  ETA  SALAKETA

Udaltzaingora itzulita, bi udaltzainek atestatu-salaketa idatzi eta epaitegira igorri zuten. Udaltzainek ez zekiten beren jarduketa ez zela legezkoa: legez ezin zitzaion kasu honetan zepoa jarri ibilgailuari, ez eta zepoa kentzeko dirua berehala ordaintzeko eskatu ere, eta behin identifikatuta, ezin zioten alde egitea galarazi.

otsaila 20, 2013

EMAKUMEAREN LEHEN PAUSOAK UDALTZAINAK SALATZEKO

EMAKUMEAREN  LEHEN  PAUSOAK  UDALTZAINAK  SALATZEKO

Emakumea udal bulegoetan agertu zen eta udaltzainen izen-abizenak jakin nahi izan zituen, haiek autoritate-abusuagatik salatzeko.

apirila 18, 2013

OKERRAGORA EZ JOATEKO

OKERRAGORA  EZ  JOATEKO

Falta-judiziorako zitazioa eta atestatua udal zerbitzu juridikoen eskuetara iritsi ziren; haiek konturatu ziren udaltzainen jarduketa ez zela legezkoa izan eta Amaia alkateari jakinarazi zioten, eta alkateak jarraibideak eman zituen gurutzatutako salaketak saihesteko eta inplikatuetako inor kaltetua ez izateko (Udala, udaltzainak eta emakume bizilaguna).

apirila 19, 2013

FISKALAREKIKO HARREMANA

FISKALAREKIKO  HARREMANA

Udal idazkariak kasua eramango zuen fiskalarekin hitz egin zuen, eta hark konponbide egokientzat lekukoak zitaziora ez joatea proposatu zuen, eta konpromisoa hartu zuen berriz ez zitatzeko agerraldira joaten ez baziren, nahiz eta hala egiten den horrelakoetan. Eta halaxe lortu zuen emakumeak libre ateratzea.

apirila 19, 2013

EMAKUMEAREKIKO HARREMANA

EMAKUMEAREKIKO  HARREMANA

Udal idazkariak emakumearekin hitz egin zuen eta barkamena eskatu zion Udalaren izenean udaltzainek jokabide desegokia izan zutelako, baina jarraian irainengatik kargu hartu zion eta isuna eta garabia ordaintzeko eskatu zion. Emakumeak barkamen-hitzak onartu zituen, isuna eta garabia berehala ordaindu zituen, eta adierazi zuen bere aurkako salaketa artxibatzen bazen, berak ere atzera egingo zuela udaltzainen aurkako salaketan.

apirila 22, 2013

IDAZKARIAREN BAJA

IDAZKARIAREN  BAJA

Udal idazkariak baja hartu zuen istripu bat dela medio eta Ikerrek ordezkatu zuen. Idazkaria bajan zen bitartean, Ikerri tokatu zitzaion Udaleko bi lanpostu garrantzitsu eta delikatuenetakoak direnen eginkizunak betetzea (idazkari- eta letradu-lanak).

maiatza 6, 2013

UDALTZAINEKIKO AKORDIOA

UDALTZAINEKIKO  AKORDIOA

Iker udaltzainekin elkartu zen eta gorago kontatu dugun guztiaren berri eman zien. Udaltzainak jakitun ziren bazitekeela beren jarduketa zuzenbidearekin bat ez etorri izana eta zehapen espedientearen beldur ziren. Horregatik, idatzian honako hiru puntu hauek jasotzea nahi zuten:

  • Beraien jokabidea zuzena izan zen.
  • Agindu esplizitu bat nahi zuten epaiketan emakumearen aurka ez deklaratzeko, hots, arazorik ez izateko zitazio batera ez joateagatik.
  • Ez deklaratzeagatik diru-zigorra etorriz gero, Udalak ordaintzea nahi zuten.
maiatza 6, 2013

HANKA-SARTZE LARRIA: GEHIEGIZKO KONFIANTZA

HANKA-SARTZE  LARRIA:  GEHIEGIZKO  KONFIANTZA

Beste edozein legelari ez zen arriskatuko udaltzainen hiru eskariak onartzera, baina lankide ona den Ikerrek, lehenago abokatu laboralista izana, arazoa guztientzat ondo konpon zedin nahi zuen, eta idazkia idatzi zuen udaltzainek eskatu bezala, eta Amaiarekin batera sinatu zuen.
Ikerren akatsa lankideekin fidatzea izan da: jadanik jarria zuen lepoa urka-bilurrean.

EBAZPENA deskargatu

maiatza 7, 2013

EMAKUMEAREN AURKAKO FALTA-JUDIZIOA

EMAKUMEAREN  AURKAKO  FALTA-JUDIZIOA

1092/13 falta-judizioa 3. Instrukzio epaitegian egin zen. Udaltzainak ez ziren agertu. Hartutako konpromisoa betez, fiskalak ez zien berriz deitu. Emakumea libre gelditu zen.

ekaina 16, 2013

IDAZKARIA LANERA ITZULI ZEN

IDAZKARIA  LANERA  ITZULI  ZEN

Udal idazkariak alta hartu zuen. Iker bere ohiko eginkizunetara itzuli zen.

azaroa 22, 2013

EZUSTEKO DESATSEGINA: UDALTZAINEN SALAKETA

EZUSTEKO  DESATSEGINA:  UDALTZAINEN  SALAKETA

Iker eta udaltzainen arteko akordiotik sei hilabete baino gehiagora, bat-batean udaltzainak fiskalarengana joaten dira eta Amaia, Iker eta udal-idazkaria salatzen dituzte prebarikazio eta justiziari oztopo egiteagatik, zeren, beraiek esatera, emakumearen aurkako epaiketara joatea galarazi zaie (norbait aholkatzen ari zitzaien susmoa dugu). Ez dute ezkutatzen beren helburu nagusia udal idazkaria dela.
Kasu honetako fiskalak onartzen du salaketa eta kalbario judizial luzeari ekiten zaio.

2014
ekaina 11, 2014

JARRAIBIDEAK EMATEN DIRA ERREPIKA EZ DADIN

JARRAIBIDEAK  EMATEN  DIRA  ERREPIKA  EZ  DADIN

Azterketa juridiko sakona egin ondoren, Amaiak, alkateak, jarraibide batzuk jakinarazi zizkien udaltzain guztiei gaizki aparkatutako ibilgailuak ibilgetu eta kentzeko. Garbi gelditu zen aurreko modus operandia legez kontrakoa zela eta batere zuzena ez.

2016
iraila 21, 2016

AHOZKO JUDIZIOA HASI ZEN

AHOZKO  JUDIZIOA  HASI  ZEN

Ahozko judizioa hasi zen Amaia, Iker eta udal idazkariaren aurka. Udaltzain salatzaileak bakoitzarentzat 8 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Epaiketan udaltzainek ukatu zuten dekretua beraien eskariz eta beraien oniritziarekin idatzi zela.

urria 3, 2016

EPAIAREN ZAIN

EPAIAREN  ZAIN

Ahozko judizioa amaitu zen.

2017
martxoa 7, 2017

EPAIA EMAN ZEN

EPAIA  EMAN  ZEN
  • Udal idazkaria kargu guztietatik libre gelditu zen ez zuelako dekretua idazteko orduan parte hartu, bajan zegoelako.
  • Amaia eta Ikerri 7 urteko desgaikuntza zigor berezia ezarri zitzaien, alkate eta idazkari gisa hurrenez hurren.
  • Era berean Amaia eta Iker urtebeteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten justiziari oztopo egiteagatik. Zigorra 2 urtetik beherakoa zenez, ez zuten kartzelan sartu beharrik izango.
maiatza 19, 2017

BIGARREN EZUSTEKO DESATSEGINA: GORA JOTZEA

BIGARREN  EZUSTEKO  DESATSEGINA:  GORA  JOTZEA

Antza denez, ezarritako zigorrak ez ziren aski udaltzain batentzat: mina egina zuen, baina gehiago behar zuen. Apelazio helegitea aurkeztu zuen zigorra ez zela aski argudiatuz. Era berean udal idazkariaren absoluzioa berrikusteko eta hura ere kondenatzeko eskatu zuen.

iraila 11, 2017

BIGARREN EPAIA ORAINDIK ZORROTZAGOA

BIGARREN  EPAIA  ORAINDIK  ZORROTZAGOA

Apelazio helegitearen ondorioz bigarren epaia etorri zen:

  • Udal idazkaria berriz ere libre geratu da.
  • Alkate eta idazkari izateko 7 urteko desgaikuntza berezia mantentzen da.
  • Baina justiziari oztopo egiteagatik kartzela-zigorra 2 urte, sei hilabete eta egun batera igarotzen da. Horregatik, sinestezina dirudien arren, Amaiak eta Ikerrek kartzelara joan beharra daukate.

SENTENTZIA deskargatu
(datu pertsonalak aldatuta daude)

azaroa 20, 2017

AMAIA KARTZELAN DA

AMAIA  KARTZELAN  DA

Azaroaren 20an, eguerdiko 14:00, Amaia Agirregabiria Martuteneko espetxean sartu da.
Ikerrek jakinarazpena jaso berri du, eta aurki joan beharko da bera ere.

abendua 11, 2017

IKER KARTZELAN DA

IKER  KARTZELAN  DA

Abenduaren 11an, arratsaldeko 7:20etan, Iker Zaballako kartzelan sartu da.

abendua 12, 2017

BABES-TALDEAK ATXIKIMENDUAK AURKEZTU DITU

BABES-TALDEAK  ATXIKIMENDUAK  AURKEZTU  DITU

Amaiaren eta Ikerren aldeko babest-taldeak orain arte jasotako atxikimendu guztiak espetxe-administraziora eraman ditu, hirugarren gradua eskatzeko.