Esto es lo que opinan quienes conocen a AMAIA e IKER:

(escribir tu testimonio y/o ver todos los recibidos)

Author Picture
Ainize Amarika Pasaiako udaleko langile ohia

Lankide bezala Ikerrekin asko ikasi dut administrazioan, beti laguntzeko prest, oso profesionala, arduratsua, pertsona ona eta zintzoa. Eta bidai lagun bezala, ordu asko egin ditugu elkarrekin Pasaiarako bidean, eta aukera izan nuen bera, pertsona bezala, sakontasun handiagoarekin ezagutzeko. Horregatik dakit kondena ez dela justua. Horrelakoetan, pertsonengan daukadan konfiantza kolokan jartzen dut…
Eta Amaiari buruz, bada Pasaiako Udalera bere agintaldiaren erdian iritsi nintzen. Eta nahiz eta Amaiak ardura handia izan udalean, denoi argi uzten gintuen pertsonak, eta pertsonen alde humanoa zaindu egin behar zela, eta gure artean konpondu egin behar ginela Udala aurrera eramateko eta zoriontsuak izateko.
Baina, sententzia honek esaten zigunari buelta eman dio guztiz, Udaleko norbaitek berak esandakoa ez zuen ondo barneratuko?

Author Picture
Rafel Puy Pasaiako udaleko langilea

IKER sei urte luzez izan nuen lankide. Profesional bikaina, batetik, zorrotza, arduratsua eta langilea, eta horretaz gain, lankide handia eta pertsona bikaina, adeitsua, laguntzeko, aholkuak emateko eta kolaboratzeko beti prest. Gizon on bat, bi hitzetan esanda

Author Picture
Pako Sudupe Pasaiako udaleko Irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria

Iker Rokandiorekin izan dudan harremana zabala izan da, eta hizkuntzaz harago heldu da. Pasaiako Udalean berarekin lan-harremanetan hasi nintzen orduko ohartu nintzen mendebaldeko euskara oparoaren jabe zela –hitz ugarikoa ere bai; ez dut esan nahi berritsu aspergarria, baizik eta hiztun oparoa–, batuan moldatzen zela, eta ez nuela lan handirik egin beharrik izango idatzizko lanean euskaraz zituen gorabeheratxoak zuzentzeko. Gogoan dut atsegin handiz jakin nuela kantu-idazle ere bazela, eta Su ta Gar musika-taldeak eskatzen zizkiola kantu-letrak, eta biziak eta indartsuak zirela.
Uste bezala gertatu zen. Laster atera zuen 4. Hizkuntza Eskakizuna, eta bere letradu lanean dezente erabili izan du euskara, aintzat harturik Espainiaren sistema judizial erdaldunaren mendean lan egin beharra dutela abokatu euskaldunek EAEn ere. Eredugarri da hau ere euskara administrazioan erabiltzearen aldetik, eta pertsona mailan hurbila, traturako erraza, eta atsegina gertatu zait beti. Hartan edo horretan laguntza eskatu diodanean, prestutasun handiz eskaini dit beti. Gizon jator eta atsegintzat daukat, eta motiborik gabe malersuki lanetik eta gizartetik bereizia deino, denok galtzen dugu, eta, jakina, nahigabea ematen dit.

Author Picture
Juanra Cano Pasaiako udaleko zinegotzi ohia

Aurretik Amaia bistaz ezagutzen banuen ere, auzokide gara eta, biak 2011an ezagutu nituela esan dezakegu. Orduan herritarrek haien konfiantza eman eta gobernua osatu genuen Amaiaren gidaritzapean. Legealdiak iraun zituen lau urtetan momentu on eta ez hain onak konpartitu genituen; gogoan ditut bereziki 2013ko urtezaharrean suziriarekin erre zituzten Trintxerpeko etxeen gertakariak. Momentu oso latzak bizi izan genituen udalean ondorengo egun eta hilabeteetan, eta Amaiak tinko heldu zion erantzukizunari. Ikaragarriak izan ziren bere bizkar hartu zituenak. Zein indartsua den erakutsi zigun.
Iker gizon ona da. Horregatik oso erraza zen lankide baino, bere adiskide izatea. Gainera afizioak konpartitzeak laguntzen du. Hala, heavy metalaren aitzakiarekin, esperientzia zoragarriak bizi izan ditugu elkarrekin bai Euskal Herrian baita mundu zabalean ere.
Askotan galdetu didate zertarako balio izan didan zinegotzi izateak, eta ia beti erantzun bera eman izan dut; gauza asko ikasten dira, onerako eta txarrerako... eta pertsona asko ezagutzen dira; gehienak merezi duten pertsonak dira, eta bi udaltzain horiek ez bezala, Amaia eta Iker merezi duten horietakoak dira.

Author Picture
Amaia Isasi Ikerren amaginarreba

Iker umetatik esagutzen dot ta munduan inor bada bera da gizon jator ta maitakorra

Author Picture
Ruth Pasaiako udaleko langilea

Amaiak gizarte justuago eta zoriontsuago batengan sinisten du. Beti Pasaiaren alde, Alkate izan zen lau urteetan funtzio publikoa babesten saiatu zen.

Author Picture
Maika Castiñeira Casal Pasaiako udaleko langilea

Amaia eta Iker, nire lankideak….

"Somos o no somos un ekipo??? somos un ekipo!!!!. Hauxe da nire leloa eta nire familiaren ardatza.... Zuek ere nire ekipokoak zarete!!

Gertatutakoa ezin da aldatu baina aurrera begiratu behar da.....Ekipo bat bezala jokatuko dugu. Fisikoki gurekin ez egon arren, zuen herrietan utziko duzuen indarra eta itxaropena gurekin egongo da. Denbora kontua da…. eta bukaeran, zuen inguruko batasunari esker partida guk irabaziko dugu!!!!
Iker, Amaia, eskerrik asko …. behar zintuztedanean hor egoten zinetelako….

animo bioi eta laster arte..

Author Picture
Pako Sudupe Pasaiako udaleko Irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria

Amaia Agirregabiriarekin izan dudan harremana hizkuntza aldetik bideratua izan da, eta, horrenbestez, horri buruzkoetara mugatuko naiz lekukotza honetan.
Zoritxarrez, autonomi estatutupeko azken 38 urteak ez dira nahikoa izan, bereziki XIX. mendeaz geroztik Espainiako botereek Hegoaldean, eta Frantziako botereek XVIII. mendeko Iraultzaz geroztik Iparraldean, eragindako hizkuntza-ordezkapen gogorrari –frankismoan bortitz areagotua– aurre egiteko, eta politikari gutxi dira gurean beren lan politikoa euskaraz egiteko gai direnak, eta hala egiten dutenak.
Horietako baten zuzentzaile izateko ohore bakana izan nuen 2011tik 2015era, eta benetan oso lan atsegina izan zen. Atsegina bere idatzietan lan handirik egin beharrik izaten ez nuelako, batetik; eta batez ere nire oharrak eta iradokizunak arretaz, eratsu eta esker onez hartzen zituelako. Alde horretatik, euskara administrazioan erabiltzeari dagokionez, berarekin eskuz esku lan egin izanak eman didan ezagutzatik baiezta dezaket eredugarri izan dela, hau da, Euskal Herriko alkate eredugarria izan dela. Hizkuntzaren kontu honi ahuntzaren gauerdiko eztulari adinako garrantzia ematen zaiolako hortxe nonbait, ozenki aldarrikatu nahi dut alderdi hori.

AMAIA AGIRREGABIRIA

Donostia 1975. Pareja y dos hijos/as. Licenciada en publicidad y relaciones públicas, con un ciclo en  Integración social.

Alcaldesa de Pasaia en la legislatura 2012-2015 (a efectos de la condena, es indiferente el partido político al que representaba).

Cuando dejó la alcaldía se dedicó a labores de integración social, con personas en riesgo de exclusión social, ayudándoles en sus procesos de reinserción.

IKER ROCANDIO

Eibar 1969. Pareja e hijo. Licenciado en Derecho.

Trabajador del Ayuntamiento de Pasaia, desde 2006 hasta 2015 como Técnico de Administración General, con funciones de Letrado Municipal (representa los intereses del Ayuntamiento en los juicios).

En las ausencias del Secretario General (vacaciones, enfermedades, etc.) Iker le sustituía. Precisamente, cuando sucedieron los hechos por los que han sido condenados, el Secrertario titular estaba de baja, por lo que Iker le estaba sustituyendo.

De joven colaboró con SU TA GAR en las letras de algunos de sus éxitos.